We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Ez Entzun

by Zazkel

/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.
    Purchasable with gift card

      name your price

     

1.
Hogei urte dira hogei mila milioi gure kontu gure kontu ordaindu zela munstroa Ai ama! Abangoardiaren muturra hau da arrakastaren gailurra euskal logiak eraiki zuen salbazioaren ikurra abizen oneko beste hainbaten antzera Platillosen semeari egin zioten harrera ustelkeriaz boterea lortzea hau da jeltzaleen afera zuek, zuek zarete legearen jabe tranpa eta artearen zale hezitzaileak lan baldintza txarrak zituztela eta Burgerheimaren aurrean jarri ziren builaka kaleratuak jada eragozpenik ez bada eta guztiaren atzean hara non dauden urrutiko etxean makurregi har ’zak eta pakia eman zak Gora ta gora abesten Bidarteren hankartean zuek, zuek zarete legearen jabe tranpa eta artearen zale zuek azpikeriaren errege tranpa eta artearen zale
2.
Eremu Mortua 03:22
Nola izan zen oroitzen al zara belarrietan eztanda harresiak nola zartatuak ziren uholdeak nola dena eramana zuen dorreak behera erori zirela urpean itota hilotzak bezala hilotzak bezala erori zirela orain dena da eremu eremu mortua
3.
Adi, dardaraz nago ate aurrean jotzen, wiskiz guztiz herdoildurik deitzen, hau da zigorrik latzena iragan diren azken ordu hauek haluzinazioa ote Mundua oraindik hor dagoela ahal gogoratu neska politak ikusi edozein bezala nabilela pentsa, baina orain infernua berriz, nire infernua berriz Adi, dardaraz nago ate aurrean jotzen, wiskiz guztiz herdoildurik deitzen, hau da zigorrik latzena Orain berriz zer gehiago esango dut, ondo nago kate honen azpian askotan astunegia dela pentsatzen dut ta ezin dudala gehiago amets ederrak egiteko ere gogorik ez Hemen bakarrik nago zuloan oihukatzen ezerezaren barnetik nahiez, edozein leku non gerta ezer, merezi duenik konta
4.
Bazka Ederra 04:33
Hau formula goxoa Zazkel otartekoa orain entzun adi esango dudana tripazorriak kentzeko hauxe da formula ogitartean jateko pekatu goxoa txerri solomoaren burualdean dago koxka labean errea piperraz ondua etxeko ogia osoa edo zuria eskubete errukula ez ezazu esan beldurra diozula bokata daiola koipeztutakoa igurtzi igurtzi eta olioarekin egin zirri Igurtz ezazu koipea pasa ezazu hozkada zintzurrean behera kendu ezau gosea pasa ezazu hozkada zintzurrean behera kalabazina xerra fin plazer honi ezingo diozu egin muzin jarri gazta eta ez izan xuhurra hau baita zibilizazioaren gailurra baratxuri tabasko beharko du bizigarri asko igurtz ezazu koipea... Bazka ederra hori da bizitzaren plazera!
5.
Apirilak 5 03:07
Joanak dira sasoi ilun haiek joan ala? kalean lasterka keari ihes oihuka ohi bezala askok ahaztu dute jada morroi bihozkabe eta funtzionario harroak gauaren ilunean lurrera eraitsia hor dira oraindik lehengo itzal haien egur ezpalak gorroto amorruz gau hotz hartan kendu zioten bizitza funtzionario harroak lurrera eraitsia gauaren ilunean askok ahaztu dute jada
6.
Ez Entzun 04:25
Begiak itxita hobeto ikusten dut bidea neuk egiten dut eta hobiratu ditut hobiratu esanak hobiratu aholkuak biluzik besteek diotenaz arrazoiak zentzua galdu du zentzudunak ez du arrazoirik nazkatu naiz banoa urrutira ez ezer entzun ez inori egin kasu belarriak estaliz hobeto entzuten dut doinua neuk egiten dut eta hobiratu ditut hobiratu esanak hobiratu aholkuak arrazoiak zentzua galdu du zentzudunak ez du arrazoirik
7.
Afera Ustela 04:02
Azkenean heldu zara, aldeko duzu zortea zerbait aproposa lortzekotan gu gara zure jendea jatorrak lagunak salbatzaileak eta astunak men egiten duen oro daramagu gailurrera hemen kontzientziak bost axola, izenpetu eta aurrera hau duzu merkatuko materialik onena zatoz gurekin, bana dezagun fortuna kontrakulturaren industriaren zurtoina ikusleen zerbitzura hemen dena da amarru, dena jukutria urrutira ez joan hau da kulturaren fast food-a hemen dena da amarru negozioa arrakasta etekina zure arima eta zure amarena baina kontuz biharamunean zer jazo den galdetzean bat-batean zureak egin du dena galdu duzu jada
8.
ZTD Remix 03:31
Hau duzu Zazkel Tribu Dantza herri aspertu honentzako gure errebantxa Hau duzu Zazkel Tribu Dantza herri aspertu honentzako gure errebantxa Trikitronpetak behingoz suntsitu fusil ta aizkorak horman ezkutatu ei zu hainbeste plastikozko ska erritmo hori jasaterik ez da

about

Zazkel taldearen “Ez entzun” diskoa 2017ko uztailaren 17a eta abuztuaren 18a bitartean grabatu eta nahastu da Garate estudioetan (Andoain, Gipuzkoa). Kaki Arkarazok aurre-produkzioa egin du, gero grabaketa, nahasketa, ekoizpena eta masterizazioa.

Hemen Zalkel taldeak diskoan jaso dituen laguntzak: “Bazka Ederra”, Afera Ustela” eta “Eremu mortuan” abestietan Aizkorak Zorroztu taldeko Mikelek, Anderrek eta Alainek koruak egin dituzte. Euridicek koruak egin ditu “Bazka ederra” kantuan. Enaitz Landaburuk, sukaldari lanetan, “Bazka ederra” abestiaren Zazkel bokata prestatu du. Aritz Etxebarriak “Ez entzun” abestiaren letra egiten lagundu du eta esatari da “Titaniozko sudurrak” abestian. Mikelin eta Roberto (Ardoa arrurako) eta Aratz (Akatz) haizeaz arduratu dira “Afera ustela” eta “Ez entzun” abestietan. Dr. Krzyc-ek “ZDT” abestiaren remixa egin du. “Infernuko atean” kantua Hertzainak taldearen abestiari egindako bertsioa da.

credits

released September 26, 2017

Asier Villan eta Piarres Arregi: atabalak,
Etxahun Arregi: gitarra eta ahotsa,
Irati Arregi: ahotsa,
Asier Martinez: baxua,
Jon Tolosa: gitarra eta koruak,
Oscar Rodriguez: teklatuak eta sintetizadoreak.

Diskoa Andoaingo Garate estudioetan grabatu da 2017ko uztailaren eta abuztuaren 28a bitartean.

Infernuko Atean kanta Hertzainak taldearena da.

Azala: Etxahun Arregi.

Editoriala: Zai-Zoi ediziogunea.
Baga-Biga.

license

all rights reserved

tags

about

Zazkel Bilbao, Spain

2012an Bilbon sei lagun batu ziren buruan zuten ideia aurrera eramateko: gitarra, bateria, baxu, teklatu eta ahotsen bitartez euskal musikari ekarpen berria egitea. 80ko talde euskaldun zein atzerritarrtan oinarrituta, Etxahun, Asier, Irati, Tolo, Axierito eta Txoskek Euskal Pop Erradikala aldarrikatzen dute. Pop eta disco musika lantzen dute, afrobeat eta funk estiloak ere kontuan edukita. ... more

contact / help

Contact Zazkel

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Zazkel, you may also like: