Ezpata Dantza

by Zazkel

/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.
    Purchasable with gift card

      name your price

     

1.
2.
3.
04:30
4.
04:08

about

Zazkel taldearen hirugarren lanak “Ezpata Daantza” du izenburua. Lan hau 4 abestiz osatutako lan laburra, Aizkorak Zorroztu taldearekin batera argitaratu du split disko baten. 2019ko azaroan publikatuko dena.

Split honetako Zazkelen kantuak hurrengo lau hauek dira:
+ Estatu Kolpea
+ Permutationistêak (Mundu berri bat)
+ Bidean
+ Zugana

Zeberioko taldeak Negu Gorriak edo The Clash taldeen funk eta rockaz gain, Rocio Jurado edo Julio Iglesiasen estilo horterak aldarrikatzen dituzte bere azken lan honetan, Ezpata Dantza split-diskoaren parte dena.

Aipatzekoak dira metrika karratuetatik aldentzen diren konpasak, eta azpimarratzekoak sanple eta erritmo kutxekin sortutako bateria lerroak. Dantzarako erronka berria proposatzen dute Zeberiokoek. Kulturaren merkantilizazioaren aurka egiten du taldeak GPK-ko partaideen laguntzarekin. Horrez gain, transzendentalagoak diren hitzak eta musika talde baten eguneroko gora-beherak agerian uzten dituen gaiak dakartza.

credits

released November 7, 2019

Grabazioa:
+ Grabazioa eta Teknikaria: Mikel Reparaz.
+ Masterizazioa Garate Estudiotan Kaki Arkarazoren eskutik.

Taldekideak:
+ Piarres Arregi: bateria,
+ Etxahun Arregi: gitarra eta ahotsa,
+ Irati Arregi: ahotsa,
+ Asier Martinez: baxua,
+ Jon Tolosa: gitarra eta koruak,
+ Oskar Rodriguez: teklatuak eta sintetizadoreak.

Kolaborazioak:
+ Gorpuzkingz ESTATU KOLPEA kantuan eta G. Zambrotta ZUGANA kantuan.

Diseinua:
Diseinua: KeraDeia
Maketazioa: Etxahun Arregi Pikabea

license

all rights reserved

tags

about

Zazkel Bilbao, Spain

2012an Bilbon sei lagun batu ziren buruan zuten ideia aurrera eramateko: gitarra, bateria, baxu, teklatu eta ahotsen bitartez euskal musikari ekarpen berria egitea. 80ko talde euskaldun zein atzerritarrtan oinarrituta, Etxahun, Asier, Irati, Tolo, Axierito eta Txoskek Euskal Pop Erradikala aldarrikatzen dute. Pop eta disco musika lantzen dute, afrobeat eta funk estiloak ere kontuan edukita. ... more

contact / help

Contact Zazkel

Streaming and
Download help

Report this album or account

Track Name: Estatu Kolpea
Eh zu, aski da!
Altxatzeko ordua da
Hautsi lege zaharra hemen da
ESTATU KOLPEA

Eskegi dute bazen garaia
goian bego gure esataria
jada ez dugu gehiago entzungo
irrati formula, burugarbiketa

Hartu ditugu kaleak
lurrera bota zutabeak
mendean ditugu zuen egoitzak
gureak dira komunikabideak

Itxiak mugak sutan kaleak
gaueko sirenen kera deia
harri sendoen pareta atzean
entzun ditzakegu zuen otoitzak
belarriak itxita lerrotuta
kultura merkatariak
hormaren hotza dute bizkarrean
zuen aroa amaitu da

Zuek, zuek zarete
kontrakulturaren establishmenta
ekintza eremu ororen monopolioa
The Jam taldeak zioen bezala
"the public wants what the public gets"
ta zuk ez duzu ez, txintik egingo
konfort eremuaren baitan itota

Zure buruko mermelada
bart gaueko iraultzaren ajea
abesti kaxkar horiei eman sua
utzi hauspoa ta jantzi blindajea
zatoz gurekin gitarra alboan
begi puntuaren xedea gogoan
bota arnasa itxaron seinaleari
hortzak estuturik ez egin kale

Durangoko azokan farlopa eta abiyua
hemen GPK ta Zazkel atera zuen dirua
Bonbak, fusil ta aizkorak
goma 2 ta amonala
angulak eta lanpernak
izango da kolosala

Nazkatuta gaude egoerarekin
kultura hil da aspaldi gainera
betiko taldeak jai guztietan
berri txarrak jun da
orain GPK!

Ados ez bazaude atera zaitez korrika
zure patuaren kolorea gure 47aren beltza (KLIKA) espaini gaztean egin zaitez ertzain
hashtag modernoak kokaina saltsan
ETBko reality showa
"yo al norte..." ta zu hemendik
KANPORA!!
Track Name: Permutathionistêak (Mundu berri bat)
Logelan nitzen
Com Truise bafleetan ozen
Oscarrek arren
Nuck Chorris inbokatu zuen

Mundu berri bat sortu zen
Bertan isolatu ginen
Atera nahi izan arren
Harrapatuta nengoen

Permutatio!
Genitiboz permutationis!

Fonema dantza honetan
Kontrola Galdu genuen
Atzekoz Aurrera burua
Mundu berri bat

Zoriontsua naiz horrela
Eromen goxoa benetan
Atzekoz Aurrera burua
Mundu berri bat

Zure eskemak apurtu eta
Zatoz bide okerrera
Gure labirinto honetan
Zuzen maldan behera

Atzekoz Aurrera burua
Mundu berri bat!
Track Name: Bidean
Kontzertua berriz zer izango den ez dakit
Aste osoa erreta harrapatu nau nagiz
Bidean galduta hasi gara alderantziz
Ta bagoaz

Bizimodu honek
bide onean naraman nork daki
Nork daki?

Baina egun okerrenean ere hartzen dut
gogo handiz

Hau naiz ni!

Bidean kontrola (ondo gorde materiala)
Afaldu deskarga (azkar egin soinu proba)
Punteoak ahaztuta (Mini! sartu ondo nota)
Jendea ohiuka

Zer izango den inork ez daki
Hartzen dut beti nik gogo handiz!

Bagoaz errepidea hartuta
Gauero martxa hontan sartuta
Track Name: Zugana
Izarren izpiak bezala
Zerura jauzi egin
Jauzi egin dut

Uztaitik gezia bezala
Zugana abiatu
Abiatu naiz

Infinitua baitan hartu dut
marraztutako lerroak urratu
eta orduan nire parean diren bide guztiak
desagertu dira

Eta abiatu naiz
zugana

Izarren izpiak bezala
denbora alderik alde zulatu
unibertsoaren azken arnasa

Abiatu naiz zugana

If you like Zazkel, you may also like: