We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Ezpata Dantza

by Zazkel

/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.
    Purchasable with gift card

      name your price

     

1.
Eh zu, aski da! Altxatzeko ordua da Hautsi lege zaharra hemen da ESTATU KOLPEA Eskegi dute bazen garaia goian bego gure esataria jada ez dugu gehiago entzungo irrati formula, burugarbiketa Hartu ditugu kaleak lurrera bota zutabeak mendean ditugu zuen egoitzak gureak dira komunikabideak Itxiak mugak sutan kaleak gaueko sirenen kera deia harri sendoen pareta atzean entzun ditzakegu zuen otoitzak belarriak itxita lerrotuta kultura merkatariak hormaren hotza dute bizkarrean zuen aroa amaitu da Zuek, zuek zarete kontrakulturaren establishmenta ekintza eremu ororen monopolioa The Jam taldeak zioen bezala "the public wants what the public gets" ta zuk ez duzu ez, txintik egingo konfort eremuaren baitan itota Zure buruko mermelada bart gaueko iraultzaren ajea abesti kaxkar horiei eman sua utzi hauspoa ta jantzi blindajea zatoz gurekin gitarra alboan begi puntuaren xedea gogoan bota arnasa itxaron seinaleari hortzak estuturik ez egin kale Durangoko azokan farlopa eta abiyua hemen GPK ta Zazkel atera zuen dirua Bonbak, fusil ta aizkorak goma 2 ta amonala angulak eta lanpernak izango da kolosala Nazkatuta gaude egoerarekin kultura hil da aspaldi gainera betiko taldeak jai guztietan berri txarrak jun da orain GPK! Ados ez bazaude atera zaitez korrika zure patuaren kolorea gure 47aren beltza (KLIKA) espaini gaztean egin zaitez ertzain hashtag modernoak kokaina saltsan ETBko reality showa "yo al norte..." ta zu hemendik KANPORA!!
2.
Logelan nitzen Com Truise bafleetan ozen Oscarrek arren Nuck Chorris inbokatu zuen Mundu berri bat sortu zen Bertan isolatu ginen Atera nahi izan arren Harrapatuta nengoen Permutatio! Genitiboz permutationis! Fonema dantza honetan Kontrola Galdu genuen Atzekoz Aurrera burua Mundu berri bat Zoriontsua naiz horrela Eromen goxoa benetan Atzekoz Aurrera burua Mundu berri bat Zure eskemak apurtu eta Zatoz bide okerrera Gure labirinto honetan Zuzen maldan behera Atzekoz Aurrera burua Mundu berri bat!
3.
Bidean 04:30
Kontzertua berriz zer izango den ez dakit Aste osoa erreta harrapatu nau nagiz Bidean galduta hasi gara alderantziz Ta bagoaz Bizimodu honek bide onean naraman nork daki Nork daki? Baina egun okerrenean ere hartzen dut gogo handiz Hau naiz ni! Bidean kontrola (ondo gorde materiala) Afaldu deskarga (azkar egin soinu proba) Punteoak ahaztuta (Mini! sartu ondo nota) Jendea ohiuka Zer izango den inork ez daki Hartzen dut beti nik gogo handiz! Bagoaz errepidea hartuta Gauero martxa hontan sartuta
4.
Zugana 04:08
Izarren izpiak bezala Zerura jauzi egin Jauzi egin dut Uztaitik gezia bezala Zugana abiatu Abiatu naiz Infinitua baitan hartu dut marraztutako lerroak urratu eta orduan nire parean diren bide guztiak desagertu dira Eta abiatu naiz zugana Izarren izpiak bezala denbora alderik alde zulatu unibertsoaren azken arnasa Abiatu naiz zugana

about

Zazkel taldearen hirugarren lanak “Ezpata Daantza” du izenburua. Lan hau 4 abestiz osatutako lan laburra, Aizkorak Zorroztu taldearekin batera argitaratu du split disko baten. 2019ko azaroan publikatuko dena.

Split honetako Zazkelen kantuak hurrengo lau hauek dira:
+ Estatu Kolpea
+ Permutationistêak (Mundu berri bat)
+ Bidean
+ Zugana

Zeberioko taldeak Negu Gorriak edo The Clash taldeen funk eta rockaz gain, Rocio Jurado edo Julio Iglesiasen estilo horterak aldarrikatzen dituzte bere azken lan honetan, Ezpata Dantza split-diskoaren parte dena.

Aipatzekoak dira metrika karratuetatik aldentzen diren konpasak, eta azpimarratzekoak sanple eta erritmo kutxekin sortutako bateria lerroak. Dantzarako erronka berria proposatzen dute Zeberiokoek. Kulturaren merkantilizazioaren aurka egiten du taldeak GPK-ko partaideen laguntzarekin. Horrez gain, transzendentalagoak diren hitzak eta musika talde baten eguneroko gora-beherak agerian uzten dituen gaiak dakartza.

credits

released November 7, 2019

Grabazioa:
+ Grabazioa eta Teknikaria: Mikel Reparaz.
+ Masterizazioa Garate Estudiotan Kaki Arkarazoren eskutik.

Taldekideak:
+ Piarres Arregi: bateria,
+ Etxahun Arregi: gitarra eta ahotsa,
+ Irati Arregi: ahotsa,
+ Asier Martinez: baxua,
+ Jon Tolosa: gitarra eta koruak,
+ Oskar Rodriguez: teklatuak eta sintetizadoreak.

Kolaborazioak:
+ Gorpuzkingz ESTATU KOLPEA kantuan eta G. Zambrotta ZUGANA kantuan.

Diseinua:
Diseinua: KeraDeia
Maketazioa: Etxahun Arregi Pikabea

license

all rights reserved

tags

about

Zazkel Bilbao, Spain

2012an Bilbon sei lagun batu ziren buruan zuten ideia aurrera eramateko: gitarra, bateria, baxu, teklatu eta ahotsen bitartez euskal musikari ekarpen berria egitea. 80ko talde euskaldun zein atzerritarrtan oinarrituta, Etxahun, Asier, Irati, Tolo, Axierito eta Txoskek Euskal Pop Erradikala aldarrikatzen dute. Pop eta disco musika lantzen dute, afrobeat eta funk estiloak ere kontuan edukita. ... more

contact / help

Contact Zazkel

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Zazkel, you may also like: