We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Zazkel

by Zazkel

/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.
    Purchasable with gift card

      name your price

     

1.
Eri 03:53
Gaua gaur gaur ez da gotorleku hiri hau urrezko eremu mortu Truko lar orbanaren gatibu margoak ximeldu egin ditu Jada dena berdin da ez da argirik ez baina hor hoa sarean barrena Kale kantoietan eri ziutate honetan galdurik begi hauentzako zubi ziutate honetan galdurik Ertzean eta plazeraren morroi gogoan erdoildutako sermoi margoak ximeldu egin ditu truko lar orbanaren gatibu Jada dena berdin da ez da argirik ez baina hor hoa sarean barrena Kale kantoietan eri ziutate honetan galdurik begi hauentzako zubi ziutate honetan galdurik
2.
Jalgi 03:38
Amaiera bako blus honetan bertan itzali zain argia bertan agortu agortu zain bizia jalgi hadi hobi sakonetik haizan martxa honen haria eta dantzan jarri jarri dantzan gerria Jalgi hadi ta mugi gorputza jalgi hadi galdu ezan lotsa jalgi hadi
3.
ZTD 04:32
Hau duzu Zazkel Tribu Dantza herri aspertu honentzako gure errebantxa Hau duzu Zazkel Tribu Dantza herri aspertu honentzako gure errebantxa Entzun duzu Le Freak irratian eztanda bat izan da hirian afrobeat ta disko musikaz jendea dantzan da irrikaz Trikitronpetak behingoz suntsitu fusil ta aizkorak horman ezkutatu ei! zu! hainbeste plastikozko ska erritmo hori jasaterik ez da Hiriko auzo ilunetan iraultza bat hasi da benetan afrobeat daukate helburu musika bonba detonatu 4, 3, 2, 1 Trikitronpetak behingoz suntsitu fusil ta aizkorak horman ezkutatu ei! zu! hainbeste plastikozko ska erritmo hori jasaterik ez da Badator hemen da zirrara urruna gero eta ozenago desio iluna izerditan labain hau dantza lizuna xamur besarkatu umel eta biguna narrasti hurbilduz sugeen antzera emeki-emeki gerrian behera Badator hemen da desio iluna ezin ihes egin min gozo hau zer da Zazkel Tribu Dantza
4.
Beroa 03:51
A ze beroa errepide honetan asfaltoa urtu da A ze beroa oihukatu du esatariak A ze beroa atabalaren notek jo naute buruan A ze beroa argiek su hartu dute dantzalekuan Zatoz gauaren zoko ilunetara goazen jolasten joko lizunetara ahaztu ezazu lotsa kendu zama, heldu eskutik has gaitezen dantzan Emon! utzi penak eta zatoz dantzan lotsa barik emon!
5.
Anestesia 04:37
Anestesia berria ... Esaiguzu igerri duzun ziztada zer den al dakizun esaiguzu irentsitako aspirinak burua jan dizun esaiguzu deja vu bihurtu zara neohiritarra ezkutaketa mimesian guztiz uniformatua Anestesia berria ... Esaiguzu igerri duzun ziztada zer den al dakizun esaiguzu irentsitako aspirinak burua jan dizun esaiguzu Bifidus edo funtziona sin laktosa eta pozoina eta munizipal metrosexualak instagrameko hipsterrak ta gansterrak hiritar ustelak Anestesia berria ... Bifidus edo funtziona sin laktosa eta pozoina eta munizipal metrosexualak instagrameko hipsterrak auzapezaren gangsterrak pasarelako hiritar ustelak Anestesia berria ...
6.
Martxa elektriko honi lotuta hau da gurpil zoroa gorputz robotiko honetan sartuta ostiral gogoa Mami, hezur, azalak denak lehertuta ene zorabioa egonezinaz bolido dut gorputza eta jota burua Armairu eta ispilu artean hasten da ekuazioa oinetako, txupa, rimel, eraztun hartu dut tonoa bozgorailuetatik what a feeling denak izerditan blai otso eta superheroien munduan ez dut etxera joan nahi I'm so excited azken guda dantzan zorte pixka batekin zuzen-zuzen begiratu dit tumatxa oh! nire dancing queen Bart parrandan jo ta ke hor dabil gizona lehenago pasiloa jo ta gero komona uste nuen hau zala nik nere moñoña laztantzen hasi naiz ta ez da horren ona
7.
Ihesi 05:00
Ihesi doa zelai urrunetara gauero paisaia ilunetan barrena Paisaia ilunetan barrena zelai urrunetara gauero ihesi doa Jauzi hilezkor amaitezinetan arnasteko premiarik gabe mendebaleko hodeien ehizean inolako gupidarik gabe Ihesi doa zelai urrunetara gauero paisaia ilunetan barrena ihesi doa Ihesi doa eta ez du itzultzerik espero zelai urruneara gauero ihesi doa Mendebaleko hodeien ehizean arnasteko premiarik gabe jauzi hilezkor amaitezinetan inolako gupidarik gabe Ihesi doa zelai urrunetara gauero paisaia ilunetan barrena ihesi doa Ihesi doa eta ez du itzultzerik espero
8.
Errotik formateatutako hirian jauntxoek kromatu dute egia eta arrakastaren auzapez txit handiak iragarria du ordenantza berria Altzairu eta kristalezko dorre artean Koonsen zaborra irensten du jendeak belaunzikin modernoen abangoardiak Manhatanen apurtu du kate begia Banator kalean behera bakero eta larruz jantzi naiz ostera burua problemaz nahi badut arindu dantzan pista betez behar dut astindu Dantzan gau guztian na na o o o o o musikaren distira na na o o o o o Dirua eta lege zaharraren izenean ametsak orube dira errekaldean etsita utzi gaitu kontra du legea etxea kendu dioten emakumeak Sudur alaiko korbata gizonek umeak zozkatzen dituzte eta zakurrek atzemandako zaldiak bost gazteri kendu die bizia Banator kalean behera bakero eta larruz jantzi naiz ostera burua problemaz nahi badut arindu dantzan pista betez behar dut astindu Dantzan gau guztian na na o o o o o oo musikaren distira na na o o o o o
9.
Agbogbloshie 04:05
Behar artifizialen artean korbatek erabakitzen dute makinen programatutako heriotza eta Phoebusen atzaparretan erori dira azken biktimak zabor bailara eta erreka beltzetan
10.
Heroia 05:14
Pitzatu egin zen zerua dena gorriz margotu zen gau hartan abiatu zen heroia erreinuaren bide zidorretan Saltoka oihanean xehetu zituen gogoz harriak ziztuka bat-batean desagertu zen haizea bezala Eta hor duzu ostera igo da zerura haize bihurtua amildua itxuraldatua haize bihurtua amildua igo da zerura haize bihurtua amildua itxuraldatua

about

Released May 2016.

Songs written and performed by Zazkel
(ZTD based on Chic's "Le freak")

Recorded and mixed by Kaki Arkarazo in Garate Estudios.
www.garatestudios.com

Produced by Kaki Arkarazo & Zazkel.
Photos by Hodei Torres.
Design by Etxahun Arregi.

Axierito - Drums
Etxahun - Guitar and vocals
Irati - Vocals
Asier - Bass
Txosk - Keyboards
Tolo - Guitar and backing vocals

E-mail: zazkeltaldea@gmail.com
Facebook: Zazkel Taldea
Twitter: @ZazkelTaldea

Managment and Contact:
Etxahun Arregi - tlf: 671.166.469

credits

released May 15, 2016

license

all rights reserved

tags

about

Zazkel Bilbao, Spain

2012an Bilbon sei lagun batu ziren buruan zuten ideia aurrera eramateko: gitarra, bateria, baxu, teklatu eta ahotsen bitartez euskal musikari ekarpen berria egitea. 80ko talde euskaldun zein atzerritarrtan oinarrituta, Etxahun, Asier, Irati, Tolo, Axierito eta Txoskek Euskal Pop Erradikala aldarrikatzen dute. Pop eta disco musika lantzen dute, afrobeat eta funk estiloak ere kontuan edukita. ... more

contact / help

Contact Zazkel

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Zazkel, you may also like: