1. |
Estatu Kolpea
05:22
|
|||
Eh zu, aski da!
Altxatzeko ordua da
Hautsi lege zaharra hemen da
ESTATU KOLPEA
Eskegi dute bazen garaia
goian bego gure esataria
jada ez dugu gehiago entzungo
irrati formula, burugarbiketa
Hartu ditugu kaleak
lurrera bota zutabeak
mendean ditugu zuen egoitzak
gureak dira komunikabideak
Itxiak mugak sutan kaleak
gaueko sirenen kera deia
harri sendoen pareta atzean
entzun ditzakegu zuen otoitzak
belarriak itxita lerrotuta
kultura merkatariak
hormaren hotza dute bizkarrean
zuen aroa amaitu da
Zuek, zuek zarete
kontrakulturaren establishmenta
ekintza eremu ororen monopolioa
The Jam taldeak zioen bezala
"the public wants what the public gets"
ta zuk ez duzu ez, txintik egingo
konfort eremuaren baitan itota
Zure buruko mermelada
bart gaueko iraultzaren ajea
abesti kaxkar horiei eman sua
utzi hauspoa ta jantzi blindajea
zatoz gurekin gitarra alboan
begi puntuaren xedea gogoan
bota arnasa itxaron seinaleari
hortzak estuturik ez egin kale
Durangoko azokan farlopa eta abiyua
hemen GPK ta Zazkel atera zuen dirua
Bonbak, fusil ta aizkorak
goma 2 ta amonala
angulak eta lanpernak
izango da kolosala
Nazkatuta gaude egoerarekin
kultura hil da aspaldi gainera
betiko taldeak jai guztietan
berri txarrak jun da
orain GPK!
Ados ez bazaude atera zaitez korrika
zure patuaren kolorea gure 47aren beltza (KLIKA) espaini gaztean egin zaitez ertzain
hashtag modernoak kokaina saltsan
ETBko reality showa
"yo al norte..." ta zu hemendik
KANPORA!!
|
||||
2. |
||||
Logelan nitzen
Com Truise bafleetan ozen
Oscarrek arren
Nuck Chorris inbokatu zuen
Mundu berri bat sortu zen
Bertan isolatu ginen
Atera nahi izan arren
Harrapatuta nengoen
Permutatio!
Genitiboz permutationis!
Fonema dantza honetan
Kontrola Galdu genuen
Atzekoz Aurrera burua
Mundu berri bat
Zoriontsua naiz horrela
Eromen goxoa benetan
Atzekoz Aurrera burua
Mundu berri bat
Zure eskemak apurtu eta
Zatoz bide okerrera
Gure labirinto honetan
Zuzen maldan behera
Atzekoz Aurrera burua
Mundu berri bat!
|
||||
3. |
Bidean
04:30
|
|||
Kontzertua berriz zer izango den ez dakit
Aste osoa erreta harrapatu nau nagiz
Bidean galduta hasi gara alderantziz
Ta bagoaz
Bizimodu honek
bide onean naraman nork daki
Nork daki?
Baina egun okerrenean ere hartzen dut
gogo handiz
Hau naiz ni!
Bidean kontrola (ondo gorde materiala)
Afaldu deskarga (azkar egin soinu proba)
Punteoak ahaztuta (Mini! sartu ondo nota)
Jendea ohiuka
Zer izango den inork ez daki
Hartzen dut beti nik gogo handiz!
Bagoaz errepidea hartuta
Gauero martxa hontan sartuta
|
||||
4. |
Zugana
04:08
|
|||
Izarren izpiak bezala
Zerura jauzi egin
Jauzi egin dut
Uztaitik gezia bezala
Zugana abiatu
Abiatu naiz
Infinitua baitan hartu dut
marraztutako lerroak urratu
eta orduan nire parean diren bide guztiak
desagertu dira
Eta abiatu naiz
zugana
Izarren izpiak bezala
denbora alderik alde zulatu
unibertsoaren azken arnasa
Abiatu naiz zugana
|
Zazkel Bilbao, Spain
2012an Bilbon sei lagun batu ziren buruan zuten ideia aurrera eramateko: gitarra, bateria, baxu, teklatu eta ahotsen bitartez euskal musikari ekarpen berria egitea. 80ko talde euskaldun zein atzerritarrtan oinarrituta, Etxahun, Asier, Irati, Tolo, Axierito eta Txoskek Euskal Pop Erradikala aldarrikatzen dute. Pop eta disco musika lantzen dute, afrobeat eta funk estiloak ere kontuan edukita. ... more
Streaming and Download help
If you like Zazkel, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp