We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Infernuko Atean

from Ez Entzun by Zazkel

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €1 EUR  or more

     

about

Zazkelentzat Hertzainak beti izan da erreferentzia nabarmena abestiak egiterako momentuan. Eragina ez da erritmoean soilik atzematen, abesteko eran eta koruak armonizatzeko moduan ere nabaritzen da. Beraz, taldeak Hertzainaken bertsioa egitea lehenago edo beranduago gertatu beharreko gauza zen. Alde batetik, Ez entzun diskoaren nortasun gordin eta ilunagoa kontuan hartuta, bere izaerarengatik izan da Infernuko Atean aukeratua. Beste alde batetik, ohi bezala diberjentzia bilatuz, abesti ezagunenetatik aldentzeagatik ere aukeratu da abesti hau.

lyrics

Adi, dardaraz nago ate aurrean
jotzen, wiskiz guztiz herdoildurik
deitzen, hau da zigorrik latzena
iragan diren azken ordu hauek
haluzinazioa ote

Mundua oraindik hor dagoela ahal gogoratu
neska politak ikusi
edozein bezala nabilela pentsa, baina orain
infernua berriz, nire infernua berriz

Adi, dardaraz nago ate aurrean
jotzen, wiskiz guztiz herdoildurik
deitzen, hau da zigorrik latzena

Orain berriz zer gehiago esango dut, ondo nago
kate honen azpian
askotan astunegia dela pentsatzen dut
ta ezin dudala gehiago
amets ederrak egiteko ere gogorik ez

Hemen bakarrik nago zuloan
oihukatzen ezerezaren barnetik
nahiez, edozein leku non gerta
ezer, merezi duenik konta

credits

from Ez Entzun, released September 26, 2017

license

all rights reserved

tags

about

Zazkel Bilbao, Spain

2012an Bilbon sei lagun batu ziren buruan zuten ideia aurrera eramateko: gitarra, bateria, baxu, teklatu eta ahotsen bitartez euskal musikari ekarpen berria egitea. 80ko talde euskaldun zein atzerritarrtan oinarrituta, Etxahun, Asier, Irati, Tolo, Axierito eta Txoskek Euskal Pop Erradikala aldarrikatzen dute. Pop eta disco musika lantzen dute, afrobeat eta funk estiloak ere kontuan edukita. ... more

contact / help

Contact Zazkel

Streaming and
Download help

Report this track or account

If you like Zazkel, you may also like: