We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Titaniozko Sudurrak

from Ez Entzun by Zazkel

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €1 EUR  or more

     

about

Prekarietatea bikaintasunaren atzean. Gezurrak eta zikoizkeria arrakastaren ordaindetan. Eskuak garbitzen dituzten insituzio publikoak kaleratzeen eta jazarpenaren erantzule. Hau da herrialde baten motore ekonomiko garrantzistuek eta modernitatearen estandarte diren erakundeek erraietan ezkutatu ohi dutena. Boterea duenak bere senide eta hurbilekoentzat doitua dagoen gizarte sistema bat sortzen du, non haien enpresa eta erakundeek etekina ateratzen duten, elkarte honetako parte ez diren hiritarrei bizi baldintza duinak eta oinarrizko eskubideak ukatuz.

80ko hamarkadako soinuak erabiliz Miami Vice telesaila gogorarazten du abestiaren hasierak, baita irratsaioetako albistegi zerbitzuen doinua ere. Chicagoko House musika eta baita Carlos Santana gogorarazten diguten erritmoek Negu Gorriakena izan zitekeen rapeo bat laguntzen dute abesti osoan zehar, beti ere entzulea dantzarazteko helburuarekin.

lyrics

Hogei urte dira
hogei mila milioi gure kontu
gure kontu ordaindu zela munstroa
Ai ama!
Abangoardiaren muturra
hau da arrakastaren gailurra
euskal logiak eraiki zuen salbazioaren ikurra
abizen oneko beste hainbaten antzera
Platillosen semeari egin zioten harrera
ustelkeriaz boterea lortzea
hau da jeltzaleen afera

zuek, zuek zarete legearen jabe
tranpa eta artearen zale

hezitzaileak lan baldintza txarrak zituztela eta
Burgerheimaren aurrean jarri ziren builaka
kaleratuak jada eragozpenik ez bada
eta guztiaren atzean hara non dauden
urrutiko etxean makurregi har ’zak eta pakia eman zak
Gora ta gora abesten Bidarteren hankartean

zuek, zuek zarete legearen jabe
tranpa eta artearen zale
zuek azpikeriaren errege
tranpa eta artearen zale

credits

from Ez Entzun, released September 26, 2017

license

all rights reserved

tags

about

Zazkel Bilbao, Spain

2012an Bilbon sei lagun batu ziren buruan zuten ideia aurrera eramateko: gitarra, bateria, baxu, teklatu eta ahotsen bitartez euskal musikari ekarpen berria egitea. 80ko talde euskaldun zein atzerritarrtan oinarrituta, Etxahun, Asier, Irati, Tolo, Axierito eta Txoskek Euskal Pop Erradikala aldarrikatzen dute. Pop eta disco musika lantzen dute, afrobeat eta funk estiloak ere kontuan edukita. ... more

contact / help

Contact Zazkel

Streaming and
Download help

Report this track or account

If you like Zazkel, you may also like: